Martxan dago berriz Otsagiko landa eskolako baratzea - Martxan dago berriz Otsagiko landa eskolako baratzea - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/03/25
Urtero legez, aurten ere ilargiaren kontuan hartuta, zuhaitzen landaketari ekin zioten otsailaren 11n.
Zonaldeko basozainak hurbildu ziren eskolara, ikasleekin batera lana planifikatzera. Ondoren, emandako jarraibideak aplikatuz bertako sagarrondo eta baxakoak landatu zituzten aldez aurretik prestaturiko eremuan.
Zuhaitzez gain, garai egokia zenez, lore batzuk ere landatu zituzten loreen “parterreetan”.
Ekimena Natur Intepretazioaren Zentroko langileekin koordinatuz sortu zuen ikastetxeak duela urte batzuk eta euren laguntza baliatzen dute antolatu eta aurrera eramateko.
Hurrengo urratsean, ikasleek sagarrondoak eta irasagarrondoak nola kimatu behar diren ikasiko dute.