Erronkariko landa-eskolak amaitu du landa-eskoletako irakasleentzako prestakuntza-saioen zikloa - Erronkariko landa-eskolak amaitu du landa-eskoletako irakasleentzako prestakuntza-saioen zikloa - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2021/10/26
Joan den astelehenean, urriak 18, itxi zen “Landa Eskolan lanean: Irakasleen harrera” izeneko prestakuntza jarduera.
Erronkariko Julian Gayarre eskolan burutu zen azken saio honetan, landa eremuen ezaugarrietaz eta hauek eskolan duten eraginari buruz hausnartzen aritu ziren irakasleak aurten zonaldeko Koordinatzailea den Jone Alastueyren gidaritzapean.
Saioaren lehenengo atalean, landa eskola hauen indargune, ahulezi, mehatxu eta aukerataz aritu ziren AMIA baten bidez. Bigarrenean, berriz, eskolako antolakuntzaz eta aurtengo ibilbidearen helburuak zehazten jardun ziren.
Bukatzeko, ibarreko garagardotegian bisita egin zuten eta merendu goxo batez gozatu zuten.
Beste 3 zonaldetan ere burutu da antzeko jarduera: Baztan, Malerreka eta Irunberriko zonaldeetan, hain zuzen ere.