Zaborrak birziklatzeko proiektua jarri du abian Santakarako eskolak - Zaborrak birziklatzeko proiektua jarri du abian Santakarako eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/12/20
Zaburrak birkliajea oso gai garrantzitsua da Santakarako landa eskolan. Horregatik, 5. eta 6. mailako ikasleek kontzientziazio-tailerra prestatu zuten gainerako ikaskideentzat.
Hasteko, gelako zaborrontzi bakoitzean zer bota behar zuten azaldu zuten. Halaber, esan zuten ostiralero, bigarren jolasaldian, edukiontzi handietara atera behar dutela.
Ondoren, adin guztietako taldeetan birziklatzeari buruzko hainbat jolas egin zituzten. Asko ikasi zuten honela! Adibidez, bazenekien paper plastifikatua ezin dela edukiontzi urdinera bota? Edo beirazko edalontzi bat ez dela beirazko edukiontzira joaten, baizik eta garbigune batera eraman behar dugula? Eta... beiraz ari garela, bazenekien infinituki birzikla daitekeela propietateak galdu gabe? Eta plastikozko 22 botilarekin elastiko bat egin dezakegula?... Hau guztia eta aunitzez gehiago erakutsi zuten 5. eta 6. mailako neska-mutilek.
Orain, guztion artean eguneroko jardunean gure planeta zaintzen laguntzea besterik ez dugu. Eta, jakina, bere etxeetara zabatzea. Badakizu zer aurrerapauso lor daitekeen familia bakoitzak pixka bat eginez gero!