Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ongi-etorri berezia egin dio Urrotz Hiriko eskolak ikasturte berriari

2021/09/24

2021eko irailaren 8an Urrozko ikastetxeko ikasleak ilusio handiz joan ziren berriro eskolara. Irakasleek besoak zabalik hartu zituzten eta ikasturte dibertigarria, interesgarria eta emankorra pasatzeko asmoa agertu zuten.

Ongi hasteko, gymkana bat antolatu zen herrian barrena, ikasle eta irakasle berriei Urrozko leku ezagunenak erakutsiz. Ongi pasatzeko, talde-kohesioa handitzeko eta ikastetxearen inguruak ezagutzeko balio izan zuen.

Pista guztiak topatu ondoren, altxorraren kutxa zabaldu zuten eta ikaskideen mezu baikor eta politak zituen paperezko margarita bana jaso zuten haurrek.