Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Eskola berritua estreinatu du Zudaireko Amezkoa ikastetxeko komunitateak

2023/02/01

Joan den asteburuan, urtarrilaren 27 eta 28an, Las Ameskoas eskola berriaren inaugurazioa ospatu da Zudairen. Denbora luzez zahar-berritze lanekin bizi ondoren, eskola ederra estrenatu dute orain. Hamaika aukera eskaintzen dituen ingurune paregabe honetan, gozatuz ikasteko aukera izango dute ikasleek.

Berritze-obrekin batera denboraldi luze bat igaro ondoren, iritsi da garaia eskola eder horretako instalazio berrituak estreinatzeko. Eskola hori antzinako Eskola Kolonien eraikinean dago, aukera ugari eskaintzen dituen ingurune paregabean. Eraikina birgaitzeko lanak 2021eko abuztuan hasi ziren, eta zentroaren irisgarritasuna hobetzeko eta instalazioak modernizatzeko lanak egin dira, egungo metodologietara egokitzeko.
 

Urtarrilaren 27an ikasle, irakasle eta familiei zuzendutako ospakizuna izan zen. Bertaratutako guztiak, primerako eguna igaro zuten elkarrekin.

Larunbatean, urtarrilak 28, eskolako ikasle eta irakasle ohiak eta  Ameskoak bailarako biztanle ugari hurbildu ziren ikastetxearen eremura. Eskolaren ibilbidearen kontakizuna eta gero, bisita gidatuen bidez, eskola berria ezagutzeko aukera izan zuten gonbidatuek eta hamaiketako goxo batekin aeman zitzaion agurra egun ezinhobeari.
 

Informazio gehiago:

https://cpzudaire.educacion.navarra.es/web/blog/2023/01/31/eskolaren-inaugurazio-ekitaldia-arrakastatsua-izan-zen/

https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/2023/01/29/amescoa-mostro-vecinos-reforma-colegio-6379431.html

https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/tierra-estella/2022/12/16/invertidos-2-8-millones-solventar-problemas-accesibilidad-modernizar-el-colegio-amescoas-551833-1006.html