Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Gau Beltza ospatu zuten Oronozko landa eskolan

2023/11/16

Gau Beltza hurbiltzearekin batera Oronozeko eskolako irakasleak gaia lantzen hasten dira ikasleekin, herriko ohitura zaharra oroituz.

Abestiak, arte lanak, ipuinak eta abar jorratzen dituzte hiru hizkuntzetan urtero. Ondotik, aurreko ikasturtean eskolan landatutako kalabaza landareetatik sortutako kalabazak ekartzen dituzte ikasleek eskolara.

Eguna iritsitakoan, urriaren 31, hain zuzen ere, ikasle guztiak elkartu, kalabazak hustu eta aurpegi beldurgarriak sortu zituzten. Zoragarri aritu ziren ikasle zaharrenak ttikiei lagunduz. Gau Beltza zenez, kalabazak eskola inguruan jarri zituzten ingurua apaintzeko eta, ondotik, albistea idatzi zuten 4. , 5. eta 6. mailako ikasleek eskolako blogean.

Gau Beltza 2023

Bistan denez, haziak hurrengo udaberrian berriz ere landatzeko asmo argia dute, zikloa berriz ere hasteko.