Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Logotipoa estreinatu du Nafarroako Landa Eskolen Sareak

2022/10/05

Proiektua Nafarroako 12 landa eskolen eremuetako koordinatzaileek eta Hezkuntza Departamentuko Haur eskolen eta Landa Eskolen Atalak osatutako lantaldeak egindako ikuspen-estrategien barruan kokatzen da, eta eskola txikien bideoan txertaturik aurkeztu zen joan den irailaren 26an.

 

Ikusteko: https://youtu.be/_VGPxh7NmSY 

 

Hostoen sare formako diseinua inguru naturalarekin, lankidetzarekin, hezkuntzaren haziekin eta Nafarroako komunitatearekin dago lotuta. Mälmo Illustration&design enpresak burutu du lana, Landa Eskolen Sarearekin elkarrekintzan.