Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left VII.Jardunaldi pedagogikoak antolatu ditu Nafarroako Landa Eskolen Sareak

2023/02/20

 

 

Irakasleen topaketa eta dibulgazio guneak sortzeko helburuarekin antolatzen ditu Nafarroako Landa Eskolen Sareak jardunaldi hauek.

Garrantzi berezia du gaur egun gaiak, landa-munduaren etorkizunari eta haren hezkuntza-praktikei buruzko hausnarketa egiteko beharra dela eta.

2023ko martxoaren 18ko goizean, Melidan, etapa eta leku desberdinetako irakasleak elkartuko dira ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, irakaskuntza-lana elikatuko duten elkarrizketa eta tailerrez osatutako proposamenean.

Izena emateak otsailaren 28a arte: https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/eu/#/actividad/8154 

 

Kontaktua:

  sección.escuelasinfantiles.escuelasrurales@navarra.es

  848 42 65 55 (Kristina Eraso)