Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Arkeologia lanak Santakarako landa eskolan

2023/11/06

Arkeologia lanari ekin dio Santakarako eskolak aurtengo irailean eta esperientzia kontatu nahi izan digute bertako ikasleek:

 

"Non gertatu zen guztia? Gure inguruko altxor historiko-kulturaletako batean, Erdi Aroko Dorrean, hain zuzen ere.

Zorte handia izan genuen, udako oporren ondoren ikasleak eskolara joan ginen lehen egunean, indusketa-lanak burutu genituen bertan.

Badatoz arkeologoak!! Aukera paregabea zen guretako eta Udalaren baimena jaso ondoren, hara joan ginen. Izan ere, ez dago ikerketa-metodo hoberik tokian bertan datuak eta laginak behatzea eta biltzea baino.

Ibilaldi ederra egin genuen dorreraino, jarraian hamaiketakoa, noski. Ondoren, Eduardo arkeologo adituako “zeramika-bilatzaile” batek indusketari, erabilitako tresnei, aurkitutako hezur eta zeramiken hondarrei eta abarri buruzko azalpena egin zigun.

Lanari ekiteko desiotan ginen ikasleok eta zenbait herritarren laguntzarekin eta pala, ontzi, iragazki, eskuila, betaurreko, erratz eta gure eskuekin aritu ginen bi orduz. Oso aztarna interesgarriak aurkitu genituen: hezurrak, zaldien hortzak, zeramika pusketak, kobrezko tatxuloren bat edo beste... Eguneko lezioa esanguratsu bihurtu zuten eta horri esker, hipotesiak egin, iraganeko pertsonak leku horretan nola bizi ziren ulertu eta interpretatu ahal izan genuen.

Hau da landa eskualde eta eskola batean ikastearen abantailetako bat, bertan dugu bizitza, dena ikasteko!

Jardunaldiaren irudiak

 

Santakarako 3.zikloko ikasleak