Lakuntzako eta Uharte Arakilgo landa eskolek euren fatxadak berritu dituzte, eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua eginez - Lakuntzako eta Uharte Arakilgo landa eskolek euren fatxadak berritu dituzte, eraginkortasun energetikoaren aldeko apustua eginez - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/01/12
Lakuntzako eta Uharte Arakilgo landa-eskolek irudi erabat berritua dute duela aste batzuetatik, eraikinak hobetzeko lanak amaitu ondoren. Jarduera horri esker, bi ikastetxeen kanpoko itxura modernizatzeaz gain, haien energia-eraginkortasuna nabarmen hobetu da ere, jarritako inguratzaile termikoari esker.
Esku-hartzeak energia aurrezteko eta jasangarritasunerako urrats garrantzitsua izan da; izan ere, inguratzaile berriak eraikinak hobeto isolatzen laguntzen du, energia-kontsumoa murrizten du eta ikasleen eta irakasleen erosotasun termikoa hobetzen baitu.
Bi ikastetxeetako hezkuntza komunitateek Lakuntzako eta Uharte Arakilgo udalen inplikazioa eta konpromisoa nabarmendu eta eskertu nahi izan dute, inbertsio horren aldeko apustua egiteak, herriko haurren ongizatea eta landa eremuko eskola publikoaren etorkizuna sustatzea suposatzen baitu.
Hobekuntza horiek indartu egiten dute kalitatezko hezkuntza publikoak instalazio duinak, modernoak eta iraunkorrak izatea eskatzen duen ideia, udalerrien tamaina edozein izanda ere. Bi herrietako landa-eskolak berritzeak argi erakusten du tokiko erakundeek modu aktiboan lagundu dezaketela landa-eremuetako hezkuntza indartzen eta balioan jartzen.


