Lakuntzako Herri Eskolako Malen Peña Santestebanek Nafarpresen albiste onenaren saria jaso du - Lakuntzako Herri Eskolako Malen Peña Santestebanek Nafarpresen albiste onenaren saria jaso du - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/11/03
Lakuntzako Herri Eskolako 6. mailako ikaslea den Malen Peña Santestebanek albiste onenaren saria eskuratu du Nafarpres elkarteak 2026an antolatutako Eskola Sarietan. Sari-banaketa berezia izan da aurten, Sakanan egin baita, Arruazuko Herriko Etxean.
Lehiaketa honetan parte hartzen duten ikastetxeek aurretik kazetaritza-lansaio bat egiten dute beren zonaldeko tokiko prentsako kazetari baten eskutik. Sakanaren kasuan, Guaixe aldizkariko kazetaria den Erkuden Ruiz Barrosok gidatu zuen saioa Lakuntzako Herri Eskolako 6. mailako ikasleekin.
Lansaioan, albiste bat idazteko kontuan hartu beharreko urratsak eta kazetaritza-lanaren oinarriak landu zituzten: informazioa bildu, gertaerarik garrantzitsuenak identifikatu eta modu argi eta ordenatuan kontatzen ikasi zuten. Ondoren, ikasle bakoitzak bere herriko edo eskualdeko albiste bat idatzi zuen, ikasitakoa praktikan jarriz.
Ikasleen lan horien artean, Malen Peña Santestebanen albistea izan da saritua, albiste onenaren saria eskuratuz.
Nafarpres elkarteak bigarren urtez antolatu du eskola-lehiaketa hau, ikasleen artean kazetaritzarekiko interesa pizteko eta komunikazio-gaitasunak sustatzeko helburuarekin. Ekimenak, gainera, tokiko prentsaren eta ikastetxeen arteko elkarlana indartzen du, ikasleei beren inguruko errealitatea behatzeko, ezagutzeko eta kontatzeko aukera emanez.
Zorionak Maleni eta Lakuntzako Herri Eskolako 6. mailako ikasleei egindako lanagatik, eta eskerrik asko Erkuden Ruiz Barrosori saioan egindako ekarpenagatik!



