Lakuntzako landa-eskolak piperropil banaketaren ohitura bultzatu du San Saastin jaietan - Lakuntzako landa-eskolak piperropil banaketaren ohitura bultzatu du San Saastin jaietan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/02/12
Lakuntzako landa-eskolak herriarekin eta bere tradizioekin duen konpromisoa erakutsi zuen berriz ere, herriko jaietan paper nabarmena izan zuen ekimen batekin. Ospakizun honi oso lotua dagoen piperropil gozoen elaborazioa eta banaketa bizirik mantentzea ahalbidetu zuen tailer bat antolatu baitzuen herriko eskolako guraso elkarteak.
Urtero bezala, San Sebastian egunean, Lakuntzako bizilagunak erromerian joan ziren herriko San Saastin baselizaraino. Bertan, herriko elkarteak txistorra eta txokolatea eskaini zizkien bertaratutakoei. Tradizioz, egun horretan piperropilak ere banatzen ziren, erretiroa hartu berri duen herriko gozogileak eginak.
San Saastin egunean piperropilik ezean, eskolako guraso elkarteak herriko haurrekin piperropilak egiteko tailer bat antolatu zuen erromeria bezperan. Haurrek eskolako hainbat gurasoren laguntzarekin gozopil honen 200etik gora ale prestatu zituzten, biharamunean, San Saastin egunean, baselizan banatu zirenak.
Tailerraren jardunaldian, gainera, Lakuntzako jubilatuen elkarteak txokolate beroa prestatu zuen parte hartu zuten haur guztien artean banatzeko. Esperientzia honek agerian utzi du, beste behin ere, landa-eskolak komunitate-bizitzaren kohesio-ardatz gisa duen funtzioa.
Ekimena eskolaren, familien eta beste toki entitateen arteko elkarlanaren adibide garbia da, eta herriko eskolak Lakuntzako kultur nortasuna eta tradizioak zaintzen aktiboki laguntzen duela islatzen du.





