Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lakuntzako LH3 eta LH4.mailako ikasleek herriko araztegia bisitatu dute

2024/11/20

Lakuntzako LH3.mailako ikasleak eskolan uraren zikloa lantzen ari direla eta, herriko araztegira bisita egin zuten ikasgelan ikasitakoa testuinguru errealean lantzeko. Bisitaldian 4.mailakoak izan zituzten bidelagun.

Ekintza bera, Nafarroako Gobernuak sustatu eta dohainik eskaintzen duen NILSA-ko Ingurumen Heziketa Programaren barruan kokatzen da. Programa honek uraren ziklo integrala eta jasangarritasuna modu praktiko eta entretenigarri batez lantzea du helburu, modu honetan, curriculuma era dibertigarri eta hezigarri batean aberastea lortuz.

Honela, NILSAko hezitzaileen laguntzarekin, araztegian zehar ibilbidea egin zuten honen funtzionamendua ezagutzeko. Bertan burutu zituzten ekintza praktiko ezberdinen bidez, herritarrok sortutako hondakin urek, ibaira kalitate onarekin bueltatzeko jarraitzen duten prozesua in situ ikusteko aukera paregabea izan zutelarik.

Beste behin ere agerian gelditu da, landa eskolek euren ingurune hurbilean bertan ikasteko eskaintzen duten aukera paregabea.