Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du Oronozko landa-eskolak - Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du Oronozko landa-eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/10/16
Atzo, urriak 15, eskolako ikasle eta irakasleok jarduera berezi bat egin genuen.
Aitzingo egunetan, Handien taldeko ikasleek, ingeleseko irakaslearekin batera, hainbat emakume gonbidatzea erabaki genuen, haien bizipenak ezagutzeko. Horretarako, elkarrizketak egitea pentsatu genuen, eta galdera batzuk prestatu genituen: non jaio ziren, non bizi ziren, nolakoa zen haien eskola eta nola bizi ziren lehen eta abar. Bi ikasleren amatxiak ezin ziren etorri, baina prest agertu ziren bilobek elkarrizketa egin eta bideoan grabatzeko.
Atzo, goizean goiz, ikasle Koxkorrekin batera, bakoitzak zer galdera egin nahi zuen aukeratu genuen.
Beren aldetik, Ttikiek marrazki politak egin zituzten etortzen ziren emakumeendako.
Bigarren jostaldiaren orduan, handiek gela prestatzen geldittu ginen: aulkiak paratu, pantaila prestatu, landareez apaindu.
Ospakizunaren orduan, bi ikasleren amatxi etorri ziren, Marisa eta Irene. Ikasleek ongietorria eman eta bideoz grabatutako elkarrizketak ikusi genituen pantailan, girotzen joateko.
Jarraian, gure gonbidatuak elkarrizketatu genituen. Gauza aunitz kontatu zizkiguten bizitzaz, istorioak eta oroitzapenak. Eta gainera Orioko eta Malerrekako hizkerak aditu genituen.
Akitzeko, eskerrak eman nahi genizkien eta Ttikiek marrazkiak oparitu zizkieten. Pixkot emozionatu ziren eta malkoren bat eskapatu zitzaien.
Jarduera hau arras polita izan da, ohartzeko inportantea dela emakumeek herriari ematen diotena. Haiek gabe ez ginen biziko!
Eskola ttiki batean aise egiten ahal ditugu horrelako gauzak, herriko jendea hurbil-hurbil dugulako. Aunitz ikasten ahal dugu beurengandik. Gainera, maite dugu Ttikiak, Koxkorrak eta Handiak elkarrekin egotea elkarrekin ikasten dugulako.
Esker mile Javiera, Dolores, Marisa eta Irene etortzeagatik eta hainbertze gauza kontatzeagatik! Esker mile herrietako emakume guztiei!




