Urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna Aresoko landa eskolan - Urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna Aresoko landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/10/16
Atzo ospatu zen Landa Eremuko Emakumeeen Eguna mundu mailan, eta bisita berezia izan zuten Aresoko eskolan horren harira. Laura Zabaleta Atxutegi joan zitzaien eskolara eta bere abileziak eta landa eremuarekin duen lotura erakutsi zizkien Nazabal eskolako ikasle zein irakasleei.
Sendabelarren erabileran aditua, haien inguruan aritu zitzaien hizketan eta berak sendabelarrekin egiten dituen ukendu, xaboi zein botikak ikusi, ukitu eta dastatzeko aukera izan zuten. Gainera, hainbat sendabelar eraman zizkien eta zentzumen ezberdinak erabiliz belar bakoitzaren izena asmatzeko jolasa ere egin zuen. Ondoren, ezpainetako bat egiteko tailerra egin zuten eta goiza borobiltzeko Laurak egiten dituen gozo goxoak dastatu zituzten.
Oso gustora egon ziren, asko ikasi zuten eta poz-pozik joan ziren ikasleak ezpainetako banarekin etxera.