Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Landa-eskolak, hezkuntzari eta despopulazioari buruzko jardunaldi baten protagonista Oibarren

2026/10/07

Oibarko eskolak Bir_populazio astearteak ekimenaren beste edizio bat hartu zuen atzo; oraingoan, landa-eskolen eignkizuna izan zen ardatza, hezkuntza-berrikuntzarako, komunitatea sortzeko eta lurraldearen garapenerako gune gisa.

"Landa-eskolak: hezkuntza eta lurralde abandoardia" izenburupean, hezkuntza-komunitateko, tokiko erakundeetako, elkarteetako eta enpresetako ordezkariak bildu ziren, esperientziak partekatzeko eta ikastetxe horiek herrietako bizitzari eta hezkuntza-aukeretan berdintasuna bermatzeari egiten dioten ekarpenari buruz hausnartzeko.

Jardunaldian landa-ereduaren berezitasunak eta indarguneak aztertu ziren, besteak beste, arreta hurbila eta pertsonalizatua, adin desberdinetako ikasleen arteko ikaskuntza, ingurunearekiko harremana eta ikastetxeek familiekin eta komunitateko beste eragile batzuekin loturak ezartzeko duten gaitasuna. Ildo horretan, Nafarroako Landa Eskolen Sarea funtsezko elementua da esperientziak partekatzeko eta ikastetxeen arteko lankidetza idartzeko.

Programak Nafarroako hainbat tokitako eta beste lurralde batzuetako esperientziak ere jaso zituen. Esperientzia horiek erakutsi zuten eskolen, familien, elkarteen, administrazioen eta enpresen arteko lankidetzak proiektu eta aukera berriak sor ditzakeela ikasleentzat eta ingurunerako. 

Jardunaldia tailer parte-hartzaile batekin amaitu zen. Bertan, eragileek elkarrekin lan egin zuten lankidetza-proiektu posibleak identifikatu eta diseinatzeko, eskola eta lurraldearen arteko harremana sendotzen jarraitzeko asmoz.

Topaketak agerian utzi zuen landa-eskola, funtsezko hezkuntza-zerbitzua izateaz gain, berrikuntzarako, parte-hartzerako eta komunitatea eraikitzeko gunea ere badela, Nafarroako herrien orainari eta etorkizunari estuki lotua.

 

Albistea hemen