Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Landa Eskolen Topaketak Almandozen

2026/05/07

 

Martxoaren 31n, lehendabizikoz Topaketak izan zituzten Almandozen eta kronika partekatu nahi izan dute hemen ikasleek:

Aldi berean, Arizkunen eta Iruritan ere Topaketak egon ziren. Baina guk Almandozkoei buruz solastatuko dugu.

Lehenengo, 4 herri Almandozko frontoian elkartu ginen: Almandoz, Ziga, Arraioz eta Oronoz. Elkarrekin bertso bat kantatu genuen. Jarraian hiru taldetan banatu ginen jolasak egiteko: Haur Hezkuntzakoak alde batetik, Lehen Hezkuntzako 1-3.mailakoak bertze alde batetik eta Lehen Hezkuntzako 4-6.mailakoak bertzetik. 

Ikasleak hiru txoko desberdinetatik pasa ginen goizean zehar:
· Lehenengo txokoa Herri Kirolak izan ziren.
· Bigarren txokoa uztaien txokoa izan zen.
· Hirugarren txokoa artearen txokoa izan zen.

Lehenengo txokoa akitu genuenean, elkarrekin gosaldu genuen frontoian. Txoko guztiak egin ondoren ikasle guztiena artean sei puzzle osatu genituen. Geroxeago, maisu-maistrek txapa bana oparitu ziguten. Akitzeko, guztiok batera argazki polit bat atera genuen Almandozko plaza berrian.