Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Herriaren Eguna ospatu dute Oibar, Kaseda eta Irunberriko landa eskolek

2022/11/15

Urriaren 28an, ostirala, Oibar, Kaseda eta Irunberriko eskolek Herriaren Eguna ospatu zuten Oibarren. Goizeko 9:00etan hartu zuten autobusa Kasedako eta Irunberriko ikastetxeetako ikasleek Oibarkoei bisita egin eta eguna pasatzeko. A ze urduritasuna autobusean sartu zirenetik!

Goizean zehar antzerkia gaiaren inguruan irakasleek prestaturik zituzten kultura jarduerak burutu zituzten. Hasteko, "Amatxiren ametsa" antzezlanaz gozatu zuten.

Jarraian, hamaiketakoan elkartzeko parada izan zuten eskolako jolastokian. 

Azkenik, eta mailaka, azken jarduera egin zuten: Haur Hezkuntzako ikasleek yinkana bat egin zuten herrian zehar; Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek, txotxongilo-tailer bat egin zuten eta Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek argazki-rally bat egin zuten Oibarren zehar, txokorik politenak ezagutzeko.

Jarduera guztietan hiru eskoletako ikasleak elkarrekintzan aritu ziren, ospakizuna, hain zuzen ere, haurrek inguruko herriak eta biztanleak ezagut ditzaten, eta, batez ere, hurrengo urtean Zangozako institutuan elkarrekin egongo diren ikasleak, aldez aurretik harremanetan egon daitezen antolatzen baita urtero. 

Oso egun aberasgarria izan zen; asko ikasi zuten Aibarri buruz eta, garrantzitsuena, hobeto ezagutu zuten elkar eta asko gozatu zuten.