Auñamendiko eskolak elkarrekin berriro: ikasturteko lehenbiziko irteera Iruñera - Auñamendiko eskolak elkarrekin berriro: ikasturteko lehenbiziko irteera Iruñera - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/11/06
Pasa den urriaren 15ean, Auñamendi eskualdeko ikasle eta irakasleok ikasturteko lehenbiziko irteera handiaz gozatu genuen Iruñean. Urtero bezala, eskualdeko eskola guztiak bildu ginen egun ahaztezin bat elkarrekin igarotzeko.
Guztira 131 ikasle ibili ziren hara eta hona, hiru autobusetan banatuta, adin bakoitzari egokitutako ekintzez gozatzen:
- Haur Hezkuntzakoak Kili-Kili parkean ibili ziren koloretako bolatxoen artean galduta jolasten.
- LHko 1. mailatik 4. mailara bitartekoak Salting-en aritu ziren salto eta buelta ikusgarriak egiten.
- LHko 5. eta 6. Mailakoak, aurten, ekintza berritzaile gisa, Rocopolis-era joan ziren eskalada probatzera eta beren buruari erronka berriak jartzera.
Ekintza guztietan barreak, saltoak eta esperientzia berriak izugarriak izan ziren. Baina eguneko une berezienetariko bat bazkalordua iritsi zenean izan zen: guztiok elkartu ginen Zubiriko parkean bazkari goxo bat partekatzeko. Bertan, eskola zein adin ezberdinetako ikasle eta irakasleok elkarrekin jolasteko, hitz egiteko eta harreman berriak egiteko tarte polita izan genuen.
Egun hau ez da txango soil bat izan. Topaketa honek argi uzten du 131 haur eta gazte hauek landa-eremuan duten indar bizia eta bertako etorkizunaren oinarri sendoa direla. Horrelako egunetan sortzen diren bizipenek eta beren artean sortzen dituzten harremanek emango diote, hain zuzen ere, indarra gure herrien etorkizunari.
Hurrengo topaketaren zain gaude!!!
