Gartzain eta Arraiozko eskolak Sarara joan dira Euskarazko Haur Literatura Azoka ezagutzera - Gartzain eta Arraiozko eskolak Sarara joan dira Euskarazko Haur Literatura Azoka ezagutzera - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/11/05
Urriaren 11n, Gartzaingo eta Arraiozko landa eskoletako ikasle eta irakasleak Saran ospatutako haur literatura azokara joan ziren.
Goizean goiz, autobusa Arraioztik abiatu zen bertako ikasle eta irakasleekin eta Gartzaindik pasa zen hangoak biltzera. Otsondoko portua eta Dantxarineako muga zeharkatu eta Sarara abiatu ziren.
Ailegatu bezain pronto, herriko parkean gosaldu zuten guztiek elkarrekin.
Gosaldu ondotik kiroldegira joan ziren. Han mota ezberdinetako liburuak zeuden: komikiak, ipuinak… DENAK EUSKARAZ. Ikasle bakoitzari 15 euroko bono bat eman zitzaion gustokoa zuen liburu bat eros zezan. Horrela, ikasle bakoitza etxera EUSKAL LIBURU BATEKIN itzuli zen.
Liburua aukeratu ondotik, Flipflup eta Branka ikuskizunetan egon ziren. Arras dibertigarriak eta barregarriak izan ziren. Gartzaingo ikasleak liburuen artean egun xarmanta pasatu zuten.
Baztango landa eskolak oso ohituta daude elkarrekin irteerak antolatzen. Izan ere, bailarako neska-mutilek elkar ezagutzeko modu bikaina da, baita bakarrik aurre ezin izango lieketen joan-etorrietako gastuak partekatzeko ere
GORA EUSKARAZKO LIBURUAK ETA BAZTANGO ESKOLAK!