Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Antzerki Topaketa burutu dute Igantzi, Arantza eta Lesakako eskolek

2023/06/21

 

Igantziko eskolako ikasleek antzerki emanaldia eskaini zieten Arantzako eskolako eta Lesakako eskolako ikasle eta irakasleei, Lesakako Harriondoa aretoan. Guztira 280 lagun inguru bildu zituen ekitaldiak, familiak ere bertaratu zirelarik.

Ikasturte osoko lana eskatu die antzezlana prestatzeak eta, urtero bezala, publikoaren itxaropenak gainditu zituen.

Ordainetan, Lesakoko eskolako ikasleek bertso-ipuin baten kontakizuna eskaini zieten. Hortaz, ikuskizun bikoitzaz gozatzeko parada izan zen.

Antzerkia ikusi ondoren, elkarrekin jolasteko tarte ttikia ere izan zuten ikasleek, goiz pasa ederra osatuz.

 

Ekitaldia, Bortzirietako eskolek antolatzen dituzten topaketetako bat da, 2022-23 ikasturteko hirugarrena, hain zuzen ere. Herrietako ikasleek elkar ezagutu dezaten helburuarekin egiten dira.