Aste Urdinean parte hartu dute Sakanako eskolek - Aste Urdinean parte hartu dute Sakanako eskolek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/05/24
Etxarri, Arbizu eta Lakuntzako eskoletako LH5. eta 6.mailako ikasleek apirilaren 22tik 26rako astean Allozeko urtegian burutzen den kanpainan parte hartu dute. Sakandarrek Lerateko Aritzaleku kanpinean hartu dute ostatu.
Aste osoan zehar egunero bela klaseak jasotzeaz gain, hainbat ekintza osagarri burutu dituzte ere: piraguak, mendi irteera, Gynkanak, konpostai eta baratzeko tailerra eta beste. Beraz, ez dute aspertzeko astirik izan gure neska-mutilek!
Bikain pasa dute egonaldian eta gainera, LH6.mailako ikasleek datorren ikasturtean Altsasuko institutuan haien ikaskideak izanen diren lagunak ezagutu eta elkarrekin esperientzia hau bizitzeko aukera paregabea izan dute egunotan. Bizipen eta ikaskuntza ederra guztiontzat!