Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left XLIX. Olimpiadak ospatu dtute Aragoi ibaiaren bailarako astetxeek

2023/05/22

 

Melida, Murillo el fruto, Rada, Santakara, Kaparroso eta Zarrakazteluko eskolek beren Aragoi Ibarreko Eskola Jokoak berreskuratu dituzte aurten, hiru urteren ondoren, berrogeita bederatzigarren edizioa ospatu dutelarik. 

Maiatzaren 12rako antolatu zuten zonaldeko irakasleek ekitaldia Melidan eta ia 500 ikasle elkartu zituen. Zoritxarrez, Figarolgo eskolak ezin izan zuen parte hartu, orain dela urte gutxi itxi zen eta.

Kirol jardueratik haratago, ikasle, irakasle, familia eta komunitate osoarendako aukera paregabea da ekitaldi hau, herrien arteko loturak ezartzen eta indartzen laguntzen du eta.

Melidako herriak, aurtengo jokoen egoitzak, harrera paregabea eskain zuen berriz ere, belaunaldi berriekiko ardura eta adeitasuna erakutsiz.
 

 

 

Más imágenes:

https://navarra.okdiario.com/album/navarra2/fotos-melida-acoge-fiesta-xlix-juegos-escolares-valle-aragon/20230514105332477543.html#photo-1