Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Bortzirietako Herri Eskola Publikoak, oraina eta etorkizuna eraikiz"

Eskualdeko eskola publikoek inskripzioa sustatzeko kanpainiaren leloa

2024/03/15

Bortzirietako herri eskolak eta institutu publikoa aurrematrikulazio kanpaina paratu dute abian aurten ere.

Duela 10 urte hasi ziren elkarlanean Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.

Hilero-hilero biltzen dira zuzendariak, landa eremuko koordinatzailea eta eskola-orientatzaileak zenbait gairen inguruan solasteko eta denen artean Bortzirietako Hezkuntza Proiektu bateratua sortzeko.

Bilera hauetan, oraintxe aipatu bezala dituzten behar komunak asetzeko proposamenak bildu eta proiektuak gauzatzen dituzte, bertzeak bertze, elkarrekin egiten dituzten tailerrak, prestakuntza jarduerak, ateraldiak, zeregin pedagogikoak eta abar.  Baita eskualdeko familiak, seme-alabak eskola publikoan inskribatzera animatzeko kanpainia.

Azkeneko bi ikasturte hauetan berriz, LOMLOE lege aldaketa dela eta, trataera berezia ematen ari zaio LH eta DBHren arteko zubi lanari lan-taldean. Orain arte, Lehen Hezkuntzakoak ziren institutura egokitzen zirenak baina kontrako norantza ere begiratzea aproposa iruditzen zaienez, lan honetan ari dira eta LOMLOE legean oinarritutako lan metodologia proiektukakoa izanik (POI).

Martxoaren 18an hasi eta 22ra bitarte iraunen du matrikulazioak.