Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Izagaondoako ikastetxeek landa eskolaren balioa aldarrikatzen dute

2026/03/09

Eloko eta Urroz Hiriko eskolek euren hezkuntza proiektua aurkeztu dute, familiei landa eremuko eskola publikoak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko asmoz.

Bi ikastetxeek talde txikietan, gela multigratuetan eta arreta pertsonalizatuan oinarritutako hezkuntza-eredua partekatzen dute, ikasle bakoitzaren erritmora eta beharretara egokitzeko aukera ematen duena. Ingurune horrek sustraidun hezkuntza, hurbilekoa, bultzatzen du, eta irakasleek modu zuzenagoan lagun diezaiokete ikaskuntza-prozesuari.

Eskolek, gainera, metodologia aktiboekin, manipulazio-materialaren erabilerarekin eta ikasleek beren ikaskuntzan parte hartzea sustatzen duten proposamenekin lan egiten dute. Hori guztia gizarteratzearen eta adin desberdinen arteko bizikidetzaren aldeko apustua egiten duen hezkuntza-esparru batean.

Garatzen dituzten ekimen pedagogikoen artean, Proiektu Artistikoa eta Zerbitzu Ikaskuntza ere nabarmentzen dira. Metodologia horrek ikasgelan ikasten dena ingurunearekin eta komunitatearekin lotzen du, eta ikasleei benetako inpaktua duten proiektuetan inplikatzeko aukera ematen die.

Horrela, Elo eta Urroz Hiriko eskolek landa-eskola publikoaren espiritua irudikatzen dute: leku hurbila, inklusiboa eta komunitarioa, non haur bakoitza hezkuntza-ingurune zaindu eta parte-hartzailean haz daitekeen.



Hazteko leku bat, ez ikasteko bakarrik 🌱

 

 

Bideoa ikusi hemen