Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dute landa eskolek

2023/03/09

Iruritako eskolan martxoaren 3an hasi ziren M8aren harirako jarduerak, 3an Ixiar Braco errugbi jokalariaren bisitarekin. HItzaldia eman zien ikasle eta irakasleei eta gero errugbi entrenamendu batean gidatu zituen herriko frontoian.

Asteartean, martxoak 7, ikasle bakoitzak, kirolarekin zerikusia duen emakume baten argazki bana eraman zuen eskolara eta hormairudi handi bat osatu zuten argazki guztiekin eskolako sarreran ikusgai egoteko. Mota guztietako argazkiak eraman zituzten, hala nola, kirolari ezagunenak, familiako norbaitenak (amatxi, ama, izeba... kirola egiten). Baita kirol munduan ibiltzen diren espezialisten argazkiak ere. Argazki bakoitzaren aurkezpena egin zuten ikasleek, gainera.

   

 

------

 

Otsagabiko Eskolan ere egun mamitsua izan zen martxoaren 8a. Goiz guztian zehar jarduera ezberdinak egin zituzten ikasle eta irakasleek elkarrekin.

 

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Euskal Herriko eta mundu osoko emakume esanguratsuen biografiak lantzen eman zioten hasiera egunari, Eusko Ikaskuntzak sortutako “Ahantzitako euskal emakumeak” eta Ekilikua editorialak argitaratutako “Dama bikainak” materialak oinarri harturik.

 

Ondoren, EUTSI taldeko Zaraitzuko 10 emakume erretiratuen bisita jaso zuten eta talde txikietan beraiekin hizketan aritu ziren. Oso elkarrizketa aberasgarriak izan ziren eta ikasle eta irakasleok asko ikasteko aukera izan genuen lanera gazte, goizean goiz eta oinez joateaz, 14 orduko lanaldiez, etxekolan guztien karga hartzeak suposatzen zuenaz, bordetako belladez, eguneroko objektuekin egindako jolasez edo diru eta arropa gutxirekin zoriontsu bizitzeaz.

 

DBHko ikasleek hirugarren eta laugarren saioetan feminismoaren gaiarekin lotutako pelikula bat ikusi zuten (DBH1 eta 2 Enola Holmes, eta DBH3 eta 4 Figuras Ocultas). Pelikula ikusi ondoren, bertan jorratzen zen gaia komentatu, eta horren eztabaida egin genuen. Azkeneko bi saioetan, ikasleak taldeka jarri eta azken berri feministak bilatzen aritu ziren. Bilatu ostean, talde bakoitzak berarentzako esanguratsuena edo deigarriena izan zen berria hautatu eta gainontzeko taldeen aurrean azaldu zituzten. Egunarekin amaitzeko, “El lápiz de Ele” web-gunetik ateratako oka feministan jolasten aritu ginen, egun pil-pilean dauden esaerak eta terminologiak lantzeko asmoz.

 

Eguna borobiltzeko, talde argazkia egin genuen eskolako ikasle, irakasle eta familiek EUTSIko erretiratuekin batera.