Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Irunberriko Lanbide Heziketako ikastetxera bisitan joan dira Kaseda eta Oibarko landa eskolak

2022/05/13

Martxoaren 31n Kasedako eta Oibarko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako haurrek bisita egin zuten “Irunberriko LHI” ikastetxera,“Tailer” eta “Sukaldaritza” ataletara, hain zuzen ere.

 

 

Topaketan, txikienak eta lanbide-heziketako ikastetxeko ikasleak elkarrekin aritu ziren, helduek lan-munduan sartzeko nola prestatzen diren azaldu zietelarik.

 

Ohituta dauden mahaiak, arkatzak, errotuladoreak... sukalde, laban, giltza ingeles, motor, bihurkin eta abarrex ordezkatuta ikusi zituzten. Eta ezagutu zituzten ikasteko moduek guztiek harritu eta, batez ere, dibertitu egin zituzten.