Sexologiaren inguruko tailerra Bortzirietako landa eskoletan - Sexologiaren inguruko tailerra Bortzirietako landa eskoletan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/10/19
Eskualdeko bost eskolek adostu dute aurten LH5-6 ko ikasleek sexologiaren gaia lantzea. Tutoretza Planaren barrenean kokatua dute eta hainbat jarduera planifikatzen eta burutzen ari dira.
Jarduerak antolatzeko, hileko bilera presentzialetan koordinatzen dira Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako eskola publikoetako zuzendaritzak eta Berako institutukoak, eskualdeko orientatzaileak eta landa-eremuko koordinatzailea.
Oraingo honetan Gerizpe Elkarteko Itxaso Baquedano eta Iratxe Arretxea emaleengana jo dute ikasleekin eta familiekin eginen diren tailerrak antolatzeko.
Urriaren 6an Igantzi eta Arantzako eskoletako ikasleekin aritu ziren, urriaren 18an Lesakako Irain eta Etxalarko Landagain eskoletakoekin ariko dira eta azaroaren 15ean Berako Rikardo Baroja eskolakoen txanda izanen da. Ikasleekin ez ezik gurasoentzako tailerra ere eskeiniko dute Arantzan urriaren 27an. Ikasleen duda, kezka, behar, galderetatik... abiatuz jorratzen dute tailerra.
Hona hemen Igantziko eskolako saioetan jasotako irudiak.