Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Joko Topaketa ospatu dute Arantza, Etxalar eta Igantziko landa eskolek

2023/04/20

Apirilaren 5ean ospatu zen ekitaldia Igantzin, Bortzirietako 3 landa eskoletako ikasleek elkar ezagutzeko helburuarekin. Izan ere, Lehen Hezkuntza akitutakoan, Berako ikastetxean elkartzen dira ikasle hauetako gehienak, eta nolabaiteko segurtasuna lortzen dute, aldez aurretik bertze herrietako neska-mutilak ezagutzen badituzte.

 

Goizeko ekintza izaki, 9etan Arantza eta Etxalarko ikasle eta irakasleak eskolatik Igantzira hurbildu ziren autobusez.

Han, Lehen Hezkuntzako neska-mutilak frontoian elkartu ziren izarraren jokoa, jo ta jarri eta anbulantziaren jokoan aritzeko. Noski, jokoetako taldeetan hiru herrietako ikasleak nahastuak ibili ziren, elkar ezagutzea baita ekintza honen helburu nagusia.

Bukatutakoan, hamaiketakoa egin zuten kalean eta jarraian joku librean ibili ziren.

Bertzalde, Haur hezkuntzako txikitxoak gisa berean antolatu zuten goiza, baina hauek eskolako patioan egin zituzten jokoak. Aulkiaren jokoa, Karabin karaban begiratzera noa eta Azeri buztana izan ziren beraiek egindako jokoak.

Hauek ere hamaiketakoa egin zuten bukatutakoan eta eskolako patioaz eta parkeaz gozatzeko aukera izan zuten ondoren, jolas librean.

 

Jardunaldi zoragarria pasa zuten!