"Antzerki Topaketa" egin dute Arantza, Etxalar eta Igantziko landa eskolek Arantzan. - "Antzerki Topaketa" egin dute Arantza, Etxalar eta Igantziko landa eskolek Arantzan. - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/12/21
Pandemia aitzingo ohitura berreskuratu nahian, 2022/23 ikasturte honetan, Arantza, Etxalar eta Igantziko eskolek hiru herrien arteko jarduera komunak berreskuratu dituzte.
Ikasleen arteko ezagutza bultzatzea dute helburu nagusia eta hiru topaketa egiten dituzte urtero Ikasturtean zehar. Honela antolatu dituzte aurtengoak:
- 1.hiruhilabetean: Arantzan “Antzerki topaketa“
- 2.hiruhilabetean: Igantzin edo Etxalarren “Joko topaketa“
- 3.hiruhilabetean: Kanpaldiak
Oraingoan, abenduaren 14an, asteazkena, Etxalartarrak eta Igantziarrak Arantzara hurbildu ziren, aranztarrek prestatutako hiru antzerkiak ikusteko. Lehenengoa, “ Krokodilo lagunak “, HHko ikasleek antzeztu zuten; bigarrena, berriz, “ Pirata eskola “, LH-ko 1., 2., eta 3. mailakoek. Eta hirugarren eta azkena “ Otso beganoa “, LH-ko 4., 5., eta 6. mailako ikasleek. Gainera, DBH-ko ikasleak aritu ziren aurkezle lanetan.
Topaketa 10:00etan hasi zen. Lehenengo bi antzerkiak ikusi ondoren, 10:45 inguru, Arantzako guraso elkarteak prestatutako gosariaz gozatzeko aukera izan zuten ikasle eta irakasleek. Ondoren, 11:30etan, aretoan berriz ere, azken antzerkia ikusteko aukera izan zuten. Eta DBHko ikasleek sortutako bertsoekin akautu zen ekitaldia, 12:30ak aldera. Orduan, autobusa hartu eta bakoitza bere herrira itzuli ziren.
Egun paregabea izan zen! Oso polita!
Zorionak Arantzako ikasleei egindako lan ikaragarriagatik!!