Zangoza inguruko landa eskolek Arbaiungo hipikan pasa zuten goiz bat - Zangoza inguruko landa eskolek Arbaiungo hipikan pasa zuten goiz bat - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/11/24
Urriaren 13an eta 16an, Oibar, Kaseda eta Irunberriko landa eskoletako 1. eta 4. mailako ikasleek zaldiak hartu zituzten goiz batez Usungo "Arbayun" hipikan.
Herri horietako ikastetxe eta Irunberriko LHIKren arteko lankidetzaren emaitza da jarduera hau, hain zuzen ere, "Natur Inguruneko eta Aisialdiko Gida" erdi-mailako heziketa-zikloko 2. mailako ikasle eta irakasleak direlarik jarduera programatu zutenak (gaztelaniaz eta euskaraz).

Usungo sarreran, Irunberriko ikasleak zeuden zain, ikasleak hiru jarduera-taldetan antolatzeko, eta, jarraian, Arbaiun hipikara joan ziren honako ekintzatan parte hartzera:
• zaldiz ibili
• zaldia lurrean maneiatu
• aisialdiko beste zenbait jarduera

Zaldi ibilaldia hipika inguruan.

Zaldia lurrean maneiatzea: zaldiak eskuilatzen eta garbitzen.

Zaldi-munduarekin lotutako aisialdiko jarduerak.
LHIKko ikasleentzat aukera bat da ikasgeletan ikasitakoa benetan praktikan jartzeko.
Eskoletako ikasleek zaldia, hipika aisialdiko jarduera gisa, natura eta beste eskoletako ikaskideekin bizitzeko aukera ezagutzeko aukera izango dute.
