Malerrekako landa eskolak, elkarrekin kanpaldian - Malerrekako landa eskolak, elkarrekin kanpaldian - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/06/05
2023ko maiatzaren bukaeran, Malerrekako eskola txikietako ikasleak kanpaldian egon ziren. Malerrekako bost herrietako ikasleak elkartu ziren: Narbarte, Legasa, Ituren, Saldias eta Sunbilla.
Haur Hezkuntzako ikasleak Irisarri Land-era joan ziren gau bat pasatzera. Lehenengo egunean, zaldian ibili ziren, gero jolasak egin zituzten. Afaldu ondoren, diskofesta izan zuten. Bigarren egunean, zentzumenen bidea egin zuten, baita ibilbide mitologikoa ere. Bazkaldu ondoren, etxera itzuli ziren. Oso ongi pasatu zuten.
Lehen Hezkuntzako ikasleak, berriz, Senda Viva-ra joan ziren. Mota guztietako animaliak ikusteaz gain, atrakzioetan ibili ziren. Ondoren, Villa Castejon hotelera joan ziren afaldu eta gaua pasatzera. Hurrengo egunean, ongi gosaldu eta Erriberriko gaztelua bisitatu zuten. Bisita gidatuaren bidez, gazteluaren historia ezagutu zuten. Erriberriko parke batean bazkaldu eta autobusean itzuli ziren.