Eski-kanpainian elkarrekin parte hartzen ari dira Malerrekako landa eskolak - Eski-kanpainian elkarrekin parte hartzen ari dira Malerrekako landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/01/11
Sunbilla, Ituren, Legasa eta Narbarteko eskola ttikietako 5. eta 6. mailako ikasleak eski kanpainan murgilduak dabiltza asate honetan.
Guztira 54 ikasle eta 8 irakasle abiatu ziren Izabara astelehenean eta 3 etxetan hartu dute ostatu.
Aurtengo lehendabiziko txanda egokitu zaie eta honekin batera lehendabiziko elurtea ikussteko parada izaten ari dira, zorionez.
Honelako jardueretan elkarrekin parte hartzea dute aurrekontuei eta antolakuntzari aurre egiteko modu bakarra, beren ikasle kopuruak eta aurrekontuak murritzak direlako. Horrez gain, eskualdeko haurrek elkar ezagutzea sustatzen dute, izan ere, elkarrekin ikasiko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta erosoago burutuko dute aldaketa aurpegi ezagunak izanik.
Esperientzi ikaragarria izaten ari dela diote arduradunek, eskiatzeaz gain jende anitz ezagutu eta jarduera oso interesgarriak egiten ari baitira, bertzeak bertze, ginkanak, herri kirolak, escape room-a, diskoteka... Eta ikaragarri gozatzen ari direla. Urtero egiteko moduko ekintza dela uste dute.