Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Igeriketa ikastaroa burutu dute Malerrekako landa-eskoletako ikasleek

Malerrekako LHko ikasleek idatzitako kronika

2024/05/27

Igeriketa-ikastaroa burutu dute udaberrian Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako landa eskoletako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek (5-7 urte), eta jardueraren kronika bidali digute:

"Gure artean Osasuna sustatzeko asmoarekin proiektu interesgarri batean murgildu gara eta iaz bezala aurten ere azken hiruhilabete honetan Malerrekako eskoletako 1. eta 2. mailako ikasleok igeriketa ikastaroaz gozatzeko aukera eduki dugu.

Autobusa Saldiastik abiatu, Ituren, Legasa, Narbarte eta Sunbillako ikasleak autobusean igo eta zortzi astelehenetan Lesakako igerilekura joan gara eta bertan pila bat ikasi dugu. Bai Krol, bai braza eta baita atzerako eratan ibili gara. 

Gainera ederki pasatu eta inguruko eskoletako lagun berriak egin ditugu".