Martxoaren 8ko ospakizunarekin bat egin zuten Nafarroako landa-eskolek - Martxoaren 8ko ospakizunarekin bat egin zuten Nafarroako landa-eskolek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Kirol-probak, hitzaldiak, debateak, kalejirak... jarduera anitzak antolatu dituzte ikastetxe hauetako irakasleek
2024/03/25
Garraldako eskola
Hasteko, talde-argazkia egin zuten etapa guztietako ikasle eta iarakasleek ikastetxeko jolastokian.
Horren ondoren, Maite Ruiz De Larramendi eta Maider Otegi pilotarien bisita izan zuten beraien esperientzia kontatzen. Urteetan zehar kirol munduan izandako ibilbidean harrapatutako oztopo, erronka eta borroken berrin berri eman zieten han bildutakoei, baita gaur egungo egoeraz jardun ere.
Azkenik, “Las pelotaris” dokumentala proiektatu zen.
Oso interesgarria izan zen eta oso eskertuta dago eskola-komunitatea neskek egiten duten ahaleginagatik.
Etxalarko landa eskola
Astean zehar, gelaka, adinari egokitutako lanketa egin zuten. Egunean bertan, martxoak, 8, kalera atera eta egunak dakarren erreibindikazio ekitaldia burutu zuten Eskola Komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek elkarrekin.
Goizeko 10:30ak inguruan denak eskolako atarian elkartu ziren. Kolore moreko arropak, puxikak eta M8 EGUNERO lelopean egindako kartelaren laguntzaz herriari musikaz alaiturik itzulia eman zioten. Bekolandan aldez aurretik prestaturiko dantza erakutsi zuten eta kalejirarekin plazaraino joan ziren.
Plazan dantza egin zuten, oraingo honetak familiek ere parte hartu zutelarik eta talde-argazkia egin zuten ekitaldia bukatzeko.
Egitasmo oso polita izan zen, eskola komunitatea elkartu eta harremanak sondotzeko balio izan zuelarik.
Auzperriko eskola
Zahartze aktiboaren aldeko kooperatibako dinamizatzaileak diren Aritz eta Maia eta adineko zenbait bolondresekin batera, eskolako ikasleek eta irakasleek, hainbat dinamika egin zituzten historiako emakume garrantzitsuren inguruan.
Ez da elkartzen diren lehen aldia, lehenago Gorputz Hezkuntzako dinamikak praktikan jarri zituzten.
Oso lankidetza interesgarria eta polita da.
M8 EGUNERO!