Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Sakana Saria irabazi dute aurten Sakanako Herri Eskolek

2022/11/14

Sakana Sarien hirugarren edizioa ospatu zuten joan den ostegunean, azaroak 10, Lakuntzako Kultur Etxean eta "Sakanako Herri Eskolen Sarea" izan da herritarren boto gehien jaso duen ekimena, 1.500 bototik gora lortuz. Bakaikuarrok Herri Kooperatibarentzat izan da epaimahaiaren saria, berriz.

Herritarrak izan ziren eskolen sarea sarirako hautagai bezala proposatu zutenak, hortaz, sorpresa eta poz handiz jaso dute saria. Azken urteotan ongi egindako lana goraipatu eta ildo berean jarraitzeko animoa adierazi nahi izan zaie, ez bakarrik irakasleei, eskola komunitate osoei baizik.

Zonaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako 9 eskola publikoek osatzen dute sare hau: Irurtzun, Uharte-Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri-Aranatz, Urdiain, Iturmendi, Altsasu eta Olaztiko eskolek, hain zuzen ere. Bertan 1505 ikasle hartatzen dituzte 221 irakaslek, 106 ikastaldetan. D eredua da nagusi eskola guztietan, batzuetan A eredua ere eskaintzen dutelarik.

Badira 12 bat urte eskolen arteko proiektu komuna egiteko beharraz konturatuta, lankidetza sarea antolatzen hasi zirela. Kalitatezko eskola lortzeko hausnarketa estrategikoa burutu zuten, eskola bezala zer eta nola lortu nahi zuten finkatzeko, eta Sakanako Herri Eskolen Lan-Plana gorpuztu zuten. Elkarri laguntzea eta komunitatea osatzea du helburu, eta Euskara, kultur eta giza ondarea, lurraldea, herrien bizirautea,  baloreak dira haien lanaren ardatz nagusiak.

Elkarrekin egiten dute lan, Lierni Galarraga Lekuona koordinatzailearen gidaritzapean. Honek, hainbat eta hainbat jardueren antolaketa kudeatzen du: ikasleendako proiektu eta irteerak, irakasleendako prestakuntza jarduerak, komunitateko eragile ezberdinekiko lana, hala nola, Eskola Kontseiluak, Udalak, Mankomunitatea, Sakanako enpresak, Berdintasun Foroa, komunikabideak, e.a.).

Lan honen guztiaren emaitza eskola komunitateak eskolaz duen irudi bikain eta konfidantzan, baita emaitza akademikoetan ere islatzen da, Hezkuntza Sailak urtero pasatzen dituen kanpo probek adierazten dutenez.

 

Zorionak, Sakanako Herri Eskolak, jasotako sariagatik, eta, batez ere, mila esker Sakanako gizarteari egiten diozuen ekarpenagatik! 

“Sakana bizi, elkartu eta anitza!”