"Zaintza, generoa, indarkeria egoerak eta espazioaren erabilera, antzerkiaren bidez" tailerra gauzatu dute Sakanako landa eskolek - "Zaintza, generoa, indarkeria egoerak eta espazioaren erabilera, antzerkiaren bidez" tailerra gauzatu dute Sakanako landa eskolek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak sustaturik, Sakanako Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Planaren ituna sinatu berri dugu bailarako udal eta eragile ezberdinek, horien artean Sakanako Herri Eskolen Sareak.
2024/04/12
Planaren helburu nagusietako bat hezkidetza eta tratu onak ardatz dituen herri hezkidetzaileak izateko oinarriak jartzea da. Eta horretarako bailarako ikastetxeetan lehen urratsak ematen hasiak gara. Izan ere, Eskola hauetako LH6.mailako ikasleek tailerra burutu dute Iñigo Aranbarri aktore eta antropologoarekin urtarrila eta otsailan zehar.
Tailerrean, jolasa eta antzerkiaren bitartez genero berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa, inklusioa eta zaintzaren inguruan hausnartu, errespetua eta autoestimua indartzu eta okupatutako espazioaren eta ikasitako arauen kontzientzia hartzeko aukera izan dute gure ikasleek.
Ikasleek egindako tailerraz gain, bailarako gurasoek Iñigoren eskutik hitzaldia jaso zuten ere.
Zinez esperientzia aberasgarria izan da Eskola hauendako.