Lankidetza jardunaldi batekin jarri dute martxan ikasturtea Lizarraldeako landa eskolek - Lankidetza jardunaldi batekin jarri dute martxan ikasturtea Lizarraldeako landa eskolek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/09/06
Allo, Antzin, Arroiz, Deikaztelu, Oteiza, BIlatorta eta Zudaireko eskoletako irakasleek bi gairen inguruan lan egin zuten joan den asteazkenean: landa-eskola eta irakurketa-idazketa.
Ekitaldian 68 irakaslek eta bi hizlarik hartu zuten parte.
Alloko ikastetxeko zuzendariaren Antonio Carmona Lópezen hitzaldia herri txikietako eskolen ezaugarriek eskaintzen dituzten aukerei buruzkoa izan zen, baita talde multigratuek planifikatzen dituzten erronkei buruzkoa ere.
Rosa Jimeno Guembek, berriz, irakurtzeko gaitasuna irakasteko erreferentzia-esparru komun bat ezartzearen garrantziaz hitz egin zuen, eta tresna eta estrategia ugari eskaini zituen.
Irakasleek entzule gisa parte hartu zuten lehenik, eta atsedenaldiaren ondoren, modu aktiboagoan, taldekako ekarpenak eginez, ikasgeletan sistematizatu beharreko irizpide komunak eta estrategiak definitzeko.