Irratsaioa sortu dute Lizarraldeako landa eskolek - Irratsaioa sortu dute Lizarraldeako landa eskolek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/06/08
Hilero, eskola batek irratsaio bat zuzenean eman du, eta bertan bere herriari, eskolari, ohiturei, kondairei, proiektuei eta bestelako gaiei buruzko informazioa partekatu du. Helburua izan da ikastetxeetako ikasleek eta familiek, baita inguruko herritarrek ere, gure eskualdeko herriak hobeto ezagutzea.
Saioak Tierra Estellako Landa Eskolen Irratia kanalaren bidez eman dira. Bertan, ikasturtean zehar egindako zazpi irratsaioak entzun daitezke. Espero dugu gustuko izatea.
▶️📻YouTube kanala: https://www.youtube.com/@RADIOEERRDETIERRAESTELLA
Datorren ikasturtean ere jarraipena izango du proiektuak, eta eskolak irratsaio berriak egiten jarraituko dute.
