Lizarraldeako landa eskolak Ipar Eski Kainpainian - Lizarraldeako landa eskolak Ipar Eski Kainpainian - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/02/05
Urtarrilaren 22tik 26rako astean, Alloko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, Antzingo, Arroizko, Oteitzako, Bilatortako eta Zudairiko ikastetxeekin batera, Izabara joan ziren Eskolako Eskiaren programa egitera.
Han, iraupen-eskia egin ahal izan dute Nafarroako Pirinioetan, Kontiendan, hain zuzen ere, Frantziarekiko mugan.
Monitore bakoitzeko, 10-12 ikasleko taldetan banatu zituen ikasleak antolatzaileek eta asko ikasi eta hobetu dute beren teknika.
Gainera, jarduera osagarriak burutu dituzte arratsalde eta gauetan, besteak beste Julian Gayarreren inguruko gimkana, Natura interpretatzeko zentrura bisita, herri kirola, Pirinioetako abereak ezagutzeko ateraldia gauean...
Guztiak aitzakia bikainak izan dira herri ezberdinetako neska-mutilek elkar ezagutzeko eta giro paregabea izan dute. Primeran pasa dute!