Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Kirolari profesional batekin elkartu ziren Lizarraldeako landa eskolak

2025/02/26

Alloko, Arroizko, Deikazteluko eta Villatuertako eskoletako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten urtarrilaren 31n, ostirala, Nafarroako Kirol Institutuak eskaintzen duen "Emakume kirolari batekin solasaldia" programan, Villatuertako kiroldegian.

Gure kasuan, emakume kirolaria Lucía Ibarrola Asenjo izan zen, Nafarroako Tenis txapelduna. Bere hitzaldian kirola egitearen garrantzia azpimarratu zuen, eta eskola-etaparen ondoren kirola egiten jarraitzea, batez ere oso gaztetan kirola egiteari uzten dioten neskek eta emakumeek.

Bere kirolari ibilbidea nolakoa izan den azaldu ondoren, tenisa zertan datzan azaldu ondoren, pistara pasatuko gara, harekin praktikatzera.

Lucia Ibarrolaren konpainiaz asko gozatu dute ikasleek.