Berdintasunaren alde oso inplikatuta ari dira landa eskolak - Berdintasunaren alde oso inplikatuta ari dira landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/03/11
Emakumearen Egunarekin bat eginez, ikastetxe hauek emakume guztien eskubideen berdintasunaren eta ahalduntzearen alde ikasturtean zehar garatutako zenbait proiekturen informazioa bildu dugu hemen.
Lan honen helburua hurrengo belaunaldia ahalduntzea da; izan ere, gazteak, batez ere emakume gazteak eta neskato nerabeak, izango dira etorkizuneko aldaketa iraunkorren protagonistak.
Radako landa eskolan
Ximénez de Rada HLHIPko komunitate osoak omenaldi hunkigarria egin zion Emakumearen Nazioarteko Egunean, martxoak 8, Naroa Elizalde Etxekolonea pilotari eta adiskideari, 27 urte zituela hil berri den Zubietako pilotariari.
Etxalarko landa eskolan
Otsailaren 11n Nazioarteko Emakume Zientzilarien Eguna landu eta ospatu zuten irakasle eta ikasleek.
Matilda efektua zertan oinarritzen den ikasteko aitzakiarekin, zenbait emakume zientzilari eta beraien asmakuntzak ezagutu zituzten hainbat ekimenen bidez. Goizean zehar, ikasgela bakoitzak bere lanketa egin zuen, eta arratsaldean, bazkaldu eta gero, eskola guztia areto nagusian elkartu zen guztien arten “ lapbook “ bat puzzle baten antzera osatzeko, hau da, talde bakoitzak bere ekarpena egin zuelarik.
Matilda efektua emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen aurkako aurreiritzia da, emakume horien lana, askotan, gizonezko lankideei egozten zaielarik. Matilda Joslyn Gage sufragista eta abolizionistak deskribatu zuen fenomeno hori «Emakumea asmatzaile gisa» saiakeran lehen aldiz.
Beteluko Araxes Ikas-komunitatean
Tratu onak ardatz, proposamen progresibo bat sortu zuten Haur Hezkuntzatik abiatuz, ikasleek pixkanaka harremanak era positiboan eraiki ditzaten.
Hasteko, ideiak bildu eta zikloka zenbait jarduera sailkatu ondoren, aurrera eraman hasi ziren, besteak beste, eta eskolako dekalogoa abiapuntua hartuta, ikasleek egindako eskuekin zuhaitz erraldoi bat osatu zutelarik, Azaroaren 25eko efemeridea aitzakitzat hartuz, lanketa eta hausnarketa sakonaren ondoren.
Otsagabiako eskolan
Onespena kontzeptua landu zen azaroan.
Honetarako, eskolako gazteenekin jokabide egoki eta desegokiak bereizteko lana burutu zuten argazkiak erabiliz; antzerki bat prestatu zuten beste talde batekoek Derrigorrezko muxurik ez liburua oinarri hartuta; Ni nirekin noa liburuaren lanketa sakona burutu zuten bertzeek; tratu txarren inguruko komikia sortu zuten 4., 5. eta 6. mailakoek; dinamika hezigarriekin murgildu ziren DBH1 eta 2koak, baietzaren garrantzia ulertzeko; eta gizon eta emakumeen artean ematen diren eraso motak aztertu zituzten DBH3 eta 4koek.
Azkenean, hormairudi polit bat osatu zuten egun osoan zehar egindako banakako argazkiekin.
Arraiozko eskolan