Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Zaborren kudeaketa egokiaren aldeko apostua landa eskoletan

2023/05/02

Oso gertutik bizitzen da landa eremuetan, bizitzarako behar-beharrezkoak ditugun lehengaiak eta beuren jatorria. Gure basoetan sortzen da oxigenoa, egurra, hainbat fruitu. Gure soro, ibai eta itsasoetan, berriz, landare zein animalietatik ateratzen ditugun jakiak, arropak, e.a.

Era berean, tokian tokiko biztanleok eguneroko bizitzan uzten dugun arrastoa nora joaten den ikusteko aukera izaten da biztanlegune txikietan, urrutira joan gabe, ia bertan aurkitzen ditugulako hondakinak biltzeko tokiak ere.

Gertutasun honek, inguru hori zaintzera eramaten gaitu berez, baina nola egin ikasi behar izaten dugu eta honetan eskuhartze handia egiten dute landa eskolek.

Gainera, kanpora bultzatzen gaitu udaberriko eguraldi goxoak, natura zaintzen ikasteko garai paregabea delarik.

Baldintza horiek baliatuta, planetaren eta bertako bizitzaren aldeko jarduerak jabiatu dituzte zenbait eskolek.

 

Otsagiko Eskolako Lehen Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailako ikasleek, irakasleek gidapean, noski, birziklatzeaz eta hondakinen kudeaketa zuzenen jarri dute begirada. Izan ere, oso kezkatuta zeuden plastiko asko, latak eta abar lurrean botata ikusita eta jendearen arreta eta kontazientzia berpiztu nahi izan dute kartel sortu eta kaleetan jarriz. Helburua jendea, hondakinekin egiten duenaz jabetzea eta hobetzea zen.

Lortuko ote zuten? Kartelak, behinik behin, ikusgarriak dira benetan!

 

Alloko ikastetxeak ere Naturaren aldeko proiektu berri bat jarri du martxan: eskolan konposta sortzen hasi dira.

Abenduan, Alloko irakasleek prestakuntza txiki bat jaso zuten Jurramendiko Mankomunitatearen eskutik, konposta egiten ikasteko.

Ondoren, konpost-ontzi bat jarri zuten patioan eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak proiektuan inplikatu zituzten et aorain haiek biltzen dituzte fruta hondarrak eta konpostagailura botatzen dituzte. Eta modu egokian dagoela eta gerora landareendako konpost ona izango dela zaintzen dute.

 

Erronkariko landa eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek prestakuntza jarduera interesgarri bat burutu dute Eska-Zaraitzu ibarreko zabor-mankomunitatea eta Eutsi elkartearekin.

Martxoaren 30ean eman zioten hasiera proiektuari. Hasteko, “3R”en inguruko hitzaldia eman zien aipatu mankomunitateko arduraduna den Itziar Semberoizek. “Reducir-Reciclar-Reutilizar” lelopean, eguneroko bizitzan kontuan izan beharreko zenbait alderdi eta gomendio azaldu zizkien.

Jarraian, Eutsi kooperatibarekin elkarlanean aritzen diren bailarako zenbait aitatxi eta amatxik ikasleen adina zuteneko bizimoduaz egin zieten solas (nola egiten zituzten erosketak, zer nolako jantziak zituzten...). Kooperatiba honek Zaraitzuko eta Nabaskozeko adinarteko harremanak eta bizi-ohitura osasuntsuak bultzatzeko ekintzak jartzen dituzte martxan.

Atsedena hartzeko, hamaiketakoa eta jolasak egin zituzten.

Jasotakoaren trukean, eskola erakutsiko zieten ikasleek jardunaren bukaeran.

Oso giro polita sortu zen guztien artean eta jarraipena emateko desiatzen daude.