Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Basoak berreskuratzeko proiektuak zenbait landa eskoletan

2023/05/05

Etxalarko  ko komunitate guztia “Axeri Lepo” izeneko parajera hurbildu zen zeregin honetarako. Ohiturari jarraituz eta pandemia aurreko garaietara itzuliz, ikasleak, irakasleak, familiak eta udalak, “ Zuhaitzaren Eguna berreskuratzeko aukera izan genuen.


Goizeko 9:00etan ikasle eta irakasle guztiak, beti bezala, eskolara etorri ziren. Behin denak elkartu ginenean (ikasle zein irakasleak ) Axeri Leporantz abiatu ziren.
Bidean, Meakako parajean Lehen hezkuntzakoek hamaiketakoa jan eta bertako iturriko ura hartzen zuten bitartean, HH-ko zenbait ikasleren familiek kotxeetan bildu zituzten gazteenak Axeri Leporantz igotzeko (luzeegia litzateke bertzenaz ibilbidea haiendako, beraz, ezinbertzekoa eta eskertzekoa da familien laguntza).
Hortaz, HH-koak Axeri Lepora igo ziren kotxez eta hamaiketakoa egiten zuten Lehen Hezkuntzakoak ailegatu bitartean, eta zenbait guraso zuhaitzak landatu behar ziren lekuetan zuloak egiten hasi ziren.


11:30ak inguru, LH-ko ikasleak iritsi ziren eta guztiak elkartu ziren udal langile baten azalpenak entzuteko. Landaketaren inguruko xehetasunak eman zizkien.

Gero, 9 taldetan banatu ziren: HH-ko 3 talde eta LH-ko 6 talde. Talde guztietan adin ezberdinetako ikasleak zeuden, elkarlanean aritzeko, eta landatzeari ekin zioten. Norberak landatutako zuhaitzetan adierazgarriak jarri zituzten, bakoitzak berearen bilakaera aztertu ahal izateko. Talde bakoitzak zenbait senide bazuen baita. 13:00 arte aritu ziren lanean.

Ondoren, bazkaltzera joan ziren. Axeri Lepoko magalera denak elkarrekin. Gero, jolasteko denbora izan zuten, baita bertako parajeaz gozatzeko aukera ere.


14:15ean itzultzeko ordua iritsi zen, HH-ko ikasleak kotxez eta LH-koak, berriz, etorritako bidetik oinez.


Egun zoragarria izan zen! Horrelako ekintzak egiten jarraitu behar zutela ondorioztatu zuten irakasleek, eskola komunitatearen harremana indartzeko balio baitu.

 

 

 

 

Otsagabiako landa eskolak ere bere Zuhaitzaren Eguna ospatu zuen martxoaren 21ean. 

Ingurugiroko Basozainek eta Otsagabiko NIZek antolatuta, orain dela bi urte ustiatuta izan zen pinadi batean egin zen landaketa aurten.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak 12:00etan hasi ziren lanean; Derrigorrezko Bigarren hezkuntzakoak, berriz, 13:30etan hartu zieten lekukoa, lanari amaiera emateko.

 

Zuhaitz ustiaketan egurra ateratzeko egin zen pistaren ertz batean landatu zituzten bost espezietako zuhaitzak: gereziondoak,  izeiak, otsalizarrak, ezkiak eta gaztainondoak. 

Lurralde honetan berezkoak diren zuhaitz hauek fruitua emanen dute gerora,  bertan bizi diren animalientzat elikagai bihurtuz. Eta bestetik, espezie desberdinak gehitzeak basoaren dibertsitatea handitzen du eta aniztasuna ugaritzen da lurraldean.

Jardunaldi ederra pasa zuten hauek ere naturari bultzada ematen.