Eskola txikiek ere parte hartu zuten Korrikaren 22. edizioan - Eskola txikiek ere parte hartu zuten Korrikaren 22. edizioan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/04/11
"Hitzekin", aurtengo lelopean, ikasle, irakasle, irakasle, senitarteko eta herritarrek, landa eskolek antolaturiko jarduera anitzetan hartu zuten parte euskaren alde.
Malerrekako Eskola Ttikien taldeak, adibidez, erositako kilometroa egin zuen goizeko ordu txikietan, Aurtiztik Iturenera. Beste hainbatek euren "Korrika Txikia" ospatu zuten herrietako kaleetan zehar edota eskoletako jolastokietan, eta marrazkiz, abestiz, hamaiketakoz eta abarrez osatu zuten ospakizuna.
Korrika Zangozaldean
Loturak: