Añorbeko landa eskolako ikasleak marrazoak salbatzeko lanean - Añorbeko landa eskolako ikasleak marrazoak salbatzeko lanean - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2021/12/22
Añorbe HLHIPko ikasleak oso kontzientziatuta daude ingurumena eta bere errespetatu eta zaintzaz, eta ekimen interesgarri batekin bat egin dute.
Bazenekien minutu oro ehunka marrazo hiltzen direla marrazo-hegaleko zopa ospetsua prestatzeko bakarrik? Urtero 73 milioi marrazo inguru hiltzen direla kalkulatzen da. Pertsona askok ez dakite gehiegizko ustiaketa horren ondorioz arriskuan jartzen dela itsas ekosistemaren oreka, marrazoek harrapari gisa jokatzen baitute, elikadura-katearen goialdean. Europako Batasuna industria horren parte da, eta Espainia, zehazki, marrazo-hegala Asiako merkaturako esportatzaile nagusia da.
Orain, praktika honekin amaitzeko aukera dugu. Nola? Ikastetxe honetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako 9 ikaslek, Stela irakaslearen laguntzarekin, hausnarketa sakona egin dute, eta ideia ugari bilatu dituzte herritarrak “STOP FINNING” kanpainarekin bat egitera animatzeko eta horrela 2022ko urtarrilaren 31 baino lehen milioi bat sinadura biltzeko, Europako legedia aldatzeko eta marrazoak salbatzeko.
Gutuna bidali diote Añorbeko alkateari, Joaquíni, Udaleko bando baten bidez zabal dezan, herrian eta bailara osoan kartelak egin eta jarri dituzte, argazkiak eta horma-irudiak hainbat komunikabidetara bidali dituzte, “sinadurak biltzeko lehiaketa” jarri dute abian…eta, noski, albiste hau idatzi eta Hezkuntza Departamentura bidali dute.
Ikastetxe guztiak animatzen dituzte kanpaina honetan sinatzera. Pare bat minutu besterik ez duzu izango sinadura hemen erregistratzeko: http://www.Jav-finning-eu.org/es/finning/
Marrazorik gabe ez dago ozeanorik,
eta ozeanorik gabe ez dago etorkizunik.
Lagundu! Eskerrik asko!
Stela, Odei, Sara, Fernando, Martín, Kederlyn, Ana, Nikole, Aitana eta Anai