Lekarozko eskolako ikasleak ura eta ingurunea zaintzen ikasten ari dira - Lekarozko eskolako ikasleak ura eta ingurunea zaintzen ikasten ari dira - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/11/03
Lekarozko eskolan uraren proiektuan murgilduta gaude eta lehen baino euri gutxiago egiten ote duen aztertzen gabiltza. Horri lotuta, Lekarozko eskolara, urriaren 16an, NILSA enpresako langile bat etorri zen gurekin tailer bat egitera. Berarekin hainbat jarduera burutu genituen.
Lehendabizi, gure eskolan, uraren hiri-zikloari buruz ikasi genuen, hau da, urak naturatik hartzen dugunetik, erabili eta ibaira itzuli arte egiten duen ibilbidea zein den ikasi genuen. Ondoren, Oharrizko errekara joan ginen eta, bertan, errekako uraren osasun-egoera neurtu genuen. Uraren kalitatea ona bazen ere, erreka inguruan zabor aunitz harrapatu genuen: gutxi-gorabehera ordu batean, hiru zabor poltsa handi, hodi luze bat, bi pneumatiko eta auto baten bateria bildu genituen.
Gainera, ezin izan genuen zabor guztia bildu, alde batetik, ez genuelako denbora nahikorik, eta, bertzetik, zabor ugari ailegatu ezin ginen tokietan zegoelako (sasi tartean, lurpean edo zuhaitzei lotuta).
Hori dela eta, NILSAko langileak proposatu bezala, eskolan udaletxeari gutun bat idatzi eta bidali diogu, egoeraren berri emateko eta zaborra biltzeko eskaera eginez.
Dena den, badakigu herritarrok zein bertatik igarotzen diren pertsonek ere ardura dugula, eta zaborra ez botatzeko abisua duen kartelen bat jartzeko ideia izan dugu.
Izan ere, guztion ardura da natura, ibaiak eta ura zaintzea zein garbi mantentzea.
Aunitz ikasi genuen eta gure inguruaren zaintzan eragin genuen!
Lekarozko eskola
