Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Inauteriak berreskuratu egin dituzte landa eskolek, iazko geldiunearen ondotik,

2022/03/07

Dantza, irri eta tradizio artean, Nafarroako landa eskolek beren "trapu zaharrak" atera dituzte berriro, mozorro koloretsuak sortzeko eta Inauterietako festa ospatzeko, gure herri askoren nortasunaren adierazgarri.
Askotariko jarduerak antolatu dituzte maisu-maistrek berriro eta pozez bete dituzte herrietako kaleak.

Urtero bezala, Iturengo Pulunpa eskolak aurrea hartu zuen urtarrilaren 28an. Txokolate-jana, musuko-tailerra eta kalejira antolatu zituen herrian zehar, "joaldun"en joareen hotsarekin eta trikitixen musikaz lagunduta. Festa akitzeko, "zortzikoa" dantzatu zuten plazan.

.....

Eloko Santa Barbara ikastetxeak otsailaren 25erako prestatu zuen festa. Ikasleak, irakasleak eta familiak kalejiran atera ziren aurreko egunetan Familiekiko Mozorro Tailerrean egindako mozorroekin. Hamaiketakoa egin zuten ondoren herriko plazan, APYMAren eta Udalaren laguntzarekin eta dantza tradizionalekin gozatzeko aukera izan zuten.

Ukraniako herriaren egoeraz oroitzeko baliatu zituzten jardunaldiaren azken uneak eta gerraren aurka daudela adierazi zuten aho batez.

   

.....

Erroko San esteban eskolak ere besta berezia prestatu zuen otsailaren 25erako. Aurreko egunetan ikasleek grabatutako kantuekin, rock, rap eta txaranga soinu eta antzezpenez bete zituzten herriko karrikak, herritarren gozamenerako.