Olimpiar jokoen inguruko proiektua Etxalarko landa eskolan - Olimpiar jokoen inguruko proiektua Etxalarko landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/01/16
Etxalarko Landagain ikastetxeko eskolako ikasleek burutu duten proiektuaren inguruko albistea idatzi dute:
"Etxalarko Landagain eskolako ikasleak gara. Ikasturte honetako lehenengo hiruhilekoan Olinpiar jokoen inguruko proiektu bat egin dugu eta egindako lana azaldu nahi dizuegu zuek ikusi ahal izateko.
Proiektu hau talde lanean egin dugu eta hainbat ekintza desberdin burutu ditugu bertan.
Lehenengo, eskema bat egin genuen bildutako informazio guztia antolatu ahal izateko.
Ondoren, bi ardatz egin genituen: antzinako joko olinpikoak eta olinpiar joko modernoak. Bertan, bi garaietako informazio orokorra ikusgai geratu da, adibidez, urteak eta non egin diren, gertakizun
garrantzitsuak, etab. Beste hainbat aspektu landu ditugu ere, hala nola, olinpiar jokoetan parte hartzen duten
kirol-disziplina desberdinak, munduko hamar errekor historikoak, kirolariek behar duten janzkera eta elikadura zein den, etab. Elikaduraren inguruan aritu ginenean, kirolari bat aukeratu (Michael Phelps) eta bere eguneko dieta zein den ikertu genuen. Pertsona batek egunero 1.500-2.000 Kcal. inguru hartzen ditu eta Phelpsen kasuan, 12.000 Kcal.
Bukatzeko, informazio guzti hau, gelako pareta batean txertatzen joan ginen. Olinpiar jokoen sinbolo erraldoi bat ere egin genuen eta sinboloaren zirkunferentzia bakoitzean informazioren bat sartu genuen".
Ikusten denez, gogotsu aritu dira lanean Landagain eskolako ikasleak.