Irunberrin ospatu dute aurten zonaldeko landa eskolen festa - Irunberrin ospatu dute aurten zonaldeko landa eskolen festa - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/11/21
Azaroaren 2an Oibar, Kaseda eta Irunberriko landa eskolak elkartu ziren Herriko Eguna ospatzeko.
Irunberriko San Juan ikastetxea izan zen egun hartako anfitrioi.
Irakasleek hainbat jarduera antolatu zituzten ikasleen eta irakasleen arteko bizikidetza sustatzeko eta,
aldi berean, haien herriak ezagutzeko.
Haur txikienek, 3, 4 eta 5 urtekoek, Irunberriko arroilaren interpretazio zentroak eskaintzen dituen
proposamenez gozatu zuten.
LHko 1. eta 2. mailako neska-mutilek Fozko flora eta fauna miresteko aukera izan zuten (azaleko argazkia).
3. eta 4. mailako taldeak Irunberriko LHIn antolatutako tailerretan parte hartu zuen: zumba-saioa, robotika,
errealitate birtuala.
5. eta 6.mailako ikasleek ardoa ekoizteko prozesua ikasi zuten eta hainbat esperimentu egin zituzten
Azpea upeltegian.
Jarduera guztiak bukatu ondoren, elkarrekin egoteko tarteaz gozatu zuten eskolako jolastokian.
Ekaineko festa arte!